[Gehigarria] Gure herrietako altxorrak
Turismoari eta familian egiteko planen gaineko gehigarria egin du OARSO BIDASOKO HITZAk. Oarso Bidasoko herri guztietarako proposamenak daude.
Ezkutuko eta ageriko altxor asko dituzte Oarsoaldeko eta Bidasoko herriek. Museoak, historiaz beteriko herriguneak, natura baliabideak… Itsasoaren eta mendiaren artean bizi diren eskualdeak dira biak.
Hori horrela, familia planak egiteko hainbat proposamen egin ditu HITZAk gehigarri baten bitartez. Bertako turismoa sustatzea du helburu, ondoko edo norberaren herria beste era batera ezagutu eta gozatzeko.
Jarraian dagoen estekan klik eginda, papereko edizioan argitaratu den gehigarria osotasunean eskura daiteke (PDF artxiboa da).