50 urteko elkarbizitzak, ongi merezia du
50 urteko elkarbizitza bete duten bikoteak omendu ditu udalak.
Gaurko omenaldiko irudi bat. Argazkia: Carrera Mende erdia bete dute elkarrekin, elkarren ondoan, elkar elikatuz eta aberastuz, elkar zaintzen, eta elkar maitatzen. Hori guztia aitortu die gaur udalak 50 urteko elkarbizitza bete duten herriko bikoteei. Niessen Kulturguneko auditorioak hartu du ekitaldi hori gaur eguerdian. Madalenekin batera egin ohi du udalak omenaldi hori, baina COVID-19ak horretan ere izan du eragina, eta hilabete batzuk geroago bada ere, heldu zaie aitortza.
Ondoko argazkiak Carrerarenak dira.






