Kaleluia formakuntza, arteetako profesionalei begira
Arte munduan ari direnei tresnak ematea dute helburu, lehen eskutik, eta arteetako profesionalek gidatuta.
Kaleluia formakuntzak lelopean, bi ikastaro antolatu dituzte Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien barruan. Arte munduan ari direnei tresnak ematea dute helburu, lehen eskutik, eta arteetako profesionalek gidatuta. Online ikastaroa izango da emango duten lehena: Motibazioa, babesa eta erreakzioa arte eszenikoetan COVID garaian. Marta C Dehesa abokatu eta aholkulari profesionalak egile, interprete, ETE, autonomo guztiei, zein arte eszeniko bizien sektoreko elkarteei begira eskainiko du. Hilaren 15ean izango da, 10:00etatik 14:00etara.
Nire lehen azoka: Azoka profesionaletan nola harremandu, izango da bigarrena. Mari Angeles Machirantek gidatuta, arte eszenikoen azoka batera lehenengoz joango diren kultura munduko profesionalei begirakoa da.
Hilaren 16an izango da Juanba Berasategi Kulturguneko Komunikazio gelan 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara.
Izena hemen nahi dutenek, hemen egin dezakete.