Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Antxo AF finalerdietan kanporatu dute Euskal Kopatik, penaltietan

Antxoko areto futbol taldeak larunbatean jokatu zuen finalerdia, Eskoriatzako kiroldegian. Bigarren zatian galtzen zihoazela berdinketa lortzeko borrokatu ondoren, penaltietan kanporatu zituzten.

Aurreikuspen guztien aurka, 5-5 berdinketa lortu zuten antxotarrek partida amaitzeko 0,9 segundo falta zirenean. Argazkia: Euskadiko Futbol Federakundea.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2020/10/13

Antxo AF areto futbol taldeak pasa den larunbatean jokatu zuen Euskal Kopako finalerdia Eskoriatzako kiroldegian, Ortxabe (Otxarkoaga, Bilbo) taldearen aurka. Aurreikuspen guztien aurka, 5-5 berdinketa lortu zuten antxotarrek partida amaitzeko 0,9 segundo falta zirenean; penaltien txandan, baina, zuri-gorriek ez zuten asmatu eta kanporatuak izan ziren lehiatik.

Aurkariak Bigarren B Mailakoak ziren (Antxo AF baino maila bat goragokoa, alegia), eta hori jakinda pasaitarrek argi zuten, lehia aurretik, onena eman beharko zutela garaipena lortu nahi bazuten: “Denok espero genuen partida on bat egitea, baina taldeak eman zuen maila ikusgarria izan zen”, aitortu dute Facebooken. Lehiako lehen jokaldian aurrea hartu zuten, baina Ortxakoagakoek ez zieten tregoarik eman, “beraien erasoak oso azkarrak ziren eta gol aukerak sortu zizkiguten markagailuari buelta emanez”. 3-2 amaitu zen lehen zatia, antxotarrak atzetik.

Atsedenaldiaren ostean presioa igo eta ausardiaz jokatu zuen baloia Antxo AFk, berdinketa lortuz. Azken bost minutuetan markagailuak su hartuko zuela zirudien, 4-3ko gola sartu baitzuen Ortxabek, eta 5-3koa minutu bat geroago. Zuri-gorriek, baina, bazekiten munta handiko partida zela hura, eta aitortu dutenez, “orduan taldeak azken esfortzua egin zuen, atezain nahiz jokalariekin”; hiruzpalau gol aukera garbi izan ostean, 13 segundoren faltan, azken-aurreneko tantoa markatu zuten. Erditik atera eta luze jokatu zuten baloia denbora bukatzeko, atezainak baloia eskuratu, lurrera bota eta beste zelaira iritsi zenean, pasea egin eta 0,9 segundo gelditzen zirela antxotar zaleak aztoratu zituen berdinketa lortuta.

Penaltietan, baina, ez zuten asmatu eta Otxartabek 0-2ko garaipena eskuratu zuen. Antxo AFk eskerrak eman nahi izan dizkie, bereziki, bertaratu ziren zaleei eta baita partida online jarraitu zuten horiei ere, “egunero zuen berotasuna eskaintzen diguzuen guztioi”. Harrotasunez adierazi dute onena eman zutela jokalariek: “Beste behin erakutsi genuen taldeak inoiz ez duela amore ematen”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.