2020/10/13

Mikel Arrieta Soriako espetxera hurbilduko dute

Algecirasko (Andaluzia, Espainia) kartzelan aurkitzen da Arrieta, etxetik 1.100 kilometrora eta larri gaixo diren euskal presoen kolektiboko kideetako bat da.

Andoni Dominguez, tximista bezala Nafarroan

Zirkuitu handi bateko lasterketa batean parte hartzen zuen lehen aldian, larunbateko eta igandeko txandak irabazi ditu lezoarrak.

Antxo AF finalerdietan kanporatu dute Euskal Kopatik, penaltietan

Antxoko areto futbol taldeak larunbatean jokatu zuen finalerdia, Eskoriatzako kiroldegian. Bigarren zatian galtzen zihoazela berdinketa lortzeko borrokatu ondoren, penaltietan kanporatu zituzten.

Andoni Mutiloa: "Ikuskizunarekin transak urrutikoak ez direla erakutsi nahi nuen, gutako edonor izan daitekeela"

Trans Urria iniziatibaren barruan, Esnatu Naiz kabareta ikusteko aukera izango da ostegunean Niessen Kulturgunean 19:00etan hasita.

ipuin kontaketa 2020 oiartzun

Ikasturte honetako ipuin kontaketak hasiko dira aste honetan

Ikastetxeetako burbuilak mantentze aldera, eskola orduetan joango dira Manuel Lekuona bibliotekara. Hilabete bakoitzean adin tarte batekoak joango dira.

Hogeita bat aparkaleku berreskuratu ditu Olibetek

Lekuona Fabrikaren lanak egiteko hilabeteotan okupatuta izan den espazioa aparkalekuetarako berreskuratu dute bizilagunek.

Urtebetean, 769 langabe gehiago Oarsoaldean

Iazko irailaren bukaeratik aurtengora langabezia tasa %8,34tik, %10,33 igo da Oarsoaldean. COVID-19aren krisiak izan du eraginik horretan.

ura eta estolderia

Ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea irekiko dute etzi

Ordainketa egin behar dutenek abenduaren 16ra arte izango dute epea. Urteko hirugarren eta azkeneko zatia izango da.

Hilaren 10etik 12ra bitarteko datuak publiko egin ditu Osasun Sailak.

Azken datuen arabera, 67 positibo gehiago ostiraletik Oarsoaldean

Larunbatetik atzora arteko datuak plazaratu ditu gaur Osasun Sailak; horien arabera, 31 kutsatu gehiago daude Errenteria-Oreretan, bederatzi Lezon, sei Oiartzunen, eta hogeita bat Pasaian.

'Beltza' pentsalariaren borroka eta ideiei buruz idatzitako liburua aurkeztuko du Sudupek

Emilio Lopez Adanek euskal borroka, nazionalismo eta klase sozialei buruz idatzitako obrak landu ditu Pako Sudupek liburu batean. Aurkezpena hilaren 20an izango da, 18:00etan, San Pedroko liburutegian.

Musika elektronikoaren jaialdia Pasaiako uretan hasiko da

Aurtengo Dantz Point Gipuzkoa festibalak sei DJ saio eskainiko ditu, haietan lehena, bihar, 'Lucretia' belaontzi klasikotik. Emanaldi guztien jarraipena online egin ahal izango da.

Aurrera doaz Ijurkoko igogailuaren lanak

Itxura hartzen hasi da Aralar kalea eta Auñamendi (bi geldialdirekin) lotuko dituen azpiegitura. 2021eko hasierarako bukatuko dute obra.

Oiarperen asteburuko partiden emaitzak (2020-10-13)

Oiarperen asteburuko partiden emaitzak (2020-10-13)

Oiarpe pilota elkarteko pilotariek dozena erdi partida jokatu dituzte asteburuan, eta horietako bakarrean nagusitu dira pilotari oiartzuarrak.

maskarilla

COVID-19ari buruzko hitzaldiak emango dituzte, "beste ikuspuntu batekin"

Oarsoaldeko Taldeak hitzaldi sorta bat antolatu du datozen asteazkenetarako. "Bestelako informazio batzuk" dituztela jakinarazi dute.

Gehiago