Aurrera doaz Ijurkoko igogailuaren lanak
Itxura hartzen hasi da Aralar kalea eta Auñamendi (bi geldialdirekin) lotuko dituen azpiegitura. 2021eko hasierarako bukatuko dute obra.
Aurrera doaz, epeak betez, Ijurkoko igogailua eraikitzeko lanak. Itxura hartzen hasi da Aralar eta Auñamendi kaleak (bi altueratan) lotuko dituen azpiegitura publikoa. Herriko kaleko bigarrena izango da.
Irailaren hasieran hasi zituzten lanak. Lanen iraupena, udalaren arabera, lau hilabetekoa izango denez, 2021aren hasierarako lanak bukatua izatea aurreikusi dute. Behin hori eginda, erabiltzeko prest izango da.
Igogailuak Aralar kalean izango du sarrera eta horrez gain beste bi geldiune izango ditu: Auñamendi 5, 7 eta 9 zenbakiek duten terraza publikoan lehena, eta kale bereko 9. zenbakiaren goialdean bigarrena.