COVID-19ari buruzko hitzaldiak emango dituzte, "beste ikuspuntu batekin"
Oarsoaldeko Taldeak hitzaldi sorta bat antolatu du datozen asteazkenetarako. "Bestelako informazio batzuk" dituztela jakinarazi dute.
Oarsoaldeko Taldeak hitzaldi sorta bat antolatu datozen hiru asteazkenetarako, COVID-19ari buruz. “Bertsio ofizialarekin” ados ez dagoen talde bezala aurkeztu du bere burua, nahiz eta argi utzi duten COVID-19a ez dutela ukatzen. Ziurtatu dutenez, “beste informazio batzuk” dituzte esku artean.
Prebentzio neurri gero eta gehiago hartzen ari dira Europa osoan. Oarsoaldeko Taldeak, hala ere, uste du agintariak hartzen ari diren neurriak —gero eta gehiago iragartzen ari dira Europa osoan— “arbitrarioak eta politikoak” direla, eta “zehaztasun mediko eta zientifiko urrikoak” dira.
Neurri horiek “sufrimendua eta zalantzak” sortzen dituztela esan dute, hainbat esparrutan. Esparru publikotik informazio trukaketa ematea eskatu dute: “Adituek azaldu dezaten bere datuak, txostenak eta esperientziak. Hartara, iritzi publikoak irizpide zabalagoak eta kontrastatuak izan ditzake”. Hitzaldietan segurtasun neurriak beteko direla iragarri dute.
Egitaraua
- Hilak 14: Arturo Vinuesa, medikuntza eta kirurgiako lizentziaduna. Larrialdi pediatrikoak. 19:00etan, Manuel Lekuona bibliotekan.
- Hilak 21: Asier Galan, Biologia molekularrean doktorea. 19:00etan, udaletxeko pleno aretoan.
- Hilak 28: Asier Arregi, geobiologoa. 19:00etan, Manuel Lekuona bibliotekan.