Azken datuen arabera, 67 positibo gehiago ostiraletik Oarsoaldean
Larunbatetik atzora arteko datuak plazaratu ditu gaur Osasun Sailak; horien arabera, 31 kutsatu gehiago daude Errenteria-Oreretan, bederatzi Lezon, sei Oiartzunen, eta hogeita bat Pasaian.
Koronabirusaren bilakaerari buruzko azken datu ofizialak plazaratu berri ditu Osasun Sailak. Ostiraletik atzora bitarteko datuak bildu ditu bertan, eta horien arabera, 67 izan dira denera Oarsoaldean identifikatutako COVID-19 kasu berriak: Errenteria-Oreretan 31, Lezon bederatzi, Oiartzunen sei, eta Pasaian hogeita bat.
Egunez eguneko bilakaerari erreparatuz gero, Errenteria-Oreretan zazpi kasu izan ziren ostiralean, hamalau larunbatean, sei igandean, eta lau atzokoan. Pasaian, bestalde, bost positibo atzeman zituzten ostiralean, , hamar larunbatean, bost igandean, eta atzokoan, bakarra.
Positibo kopuru apalagoak dauzkate Lezok eta Oiartzunek: ostiralean bi eta bat hurrenez hurren; larunbatean bi eta hiru eta atzokoan, igandean bi eta bat, eta atzo Lezon hiru eta Oiartzunen bakarra.
Bertan kontsulta daiteke Osasun Sailak argitaratutako txostena bere osotasunean.