Hogeita bat aparkaleku berreskuratu ditu Olibetek
Lekuona Fabrikaren lanak egiteko hilabeteotan okupatuta izan den espazioa aparkalekuetarako berreskuratu dute bizilagunek.
Lekuona Fabrikaren lanak egiteko materiala biltzeko erabili den espazioa berreskuratu dute, eta horrekin batera, 21 auto aparkatzeko lekua. Azken hilabeteetan ez da erabilgarri izan Okindegi zaharraren ondoko gune hori, baina dagoeneko aparkaleku gisa erabil daiteke. Hogei plaza berreskuratu dira autoentzat, eta beste bat mugikortasun urriko pertsonen ibilgailuentzat.