Mikel Arrieta Soriako espetxera hurbilduko dute
Algecirasko (Andaluzia, Espainia) kartzelan aurkitzen da Arrieta, etxetik 1.100 kilometrora eta larri gaixo diren euskal presoen kolektiboko kideetako bat da.
Mikel Arrieta Llopis larri gaixo dagoen preso oreretarra Soriako espetxera hurbilduko dutela jakinarazi dute Espainiako Espetxe Erakundeek. Algecirasko (Andaluzia, Espainia) kartzelan aurkitzen da Arrieta, etxetik 1.100 kilometrora eta larri gaixo diren euskal presoen kolektiboko kideetako bat da.
Arrietak, Espondilartropatia kroniko seronegatiboa HLA B 27 du, gaixotasun kroniko, degeneratibo eta sendaezina. Gorputz adarretan eragiten dio gaitzak, eta oso mingarria izateaz gainera, oldarkorra dela nabarmendu dute.
Beste hiru preso ere hurbilduko dituzte, eta beste bi Madrileko espetxeetara lekualdatu. Soriako espetxea, Euskal Herritik 250 kilometrora dago.