Bertso festak ez du hutsik egingo
Hilaren 24an izango da, larunbatarekin, Niessen Kulturgunean, 19:30ean hasita.
Bertsolaritzaren festa handia egingo dute beste urtebetez Erein elkartearen eskutik. Hilaren 24an izango da, larunbatarekin, Niessen Kulturgunean, 19:30ean hasita. Oholtza gainean arituko dira errimak josten Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, eta Jon Maia. Gai jartzaile lanetan, berriz, Amaia Agirre arituko da.
Sarrerak dagoeneko salgai daude, 9 euroan, Landare elkartean, Sindikato tabernan, Arkaitza tabernan, Xenpelar Kultur Dendan eta Niessen Kulturgunean.
HITZA-k lau sarrera, bi pertsonentzako bina, zozkatuko ditu. Irabazleen berri, hilaren 23ko papereko edizioan emango du HITZA-k.