Hilaren hasieran etxetik irtenarazitako Jaizkibel kaleko bizilagunak aste honetan euren etxeetara bueltatu ahal izango dira, lanak aurreikusi bezala badoaz.
Ostiralean beteko da urtebete Aiako Harria argitu zutenetik. Katalunian egin zutenek beren esperientziaren berri emango dute, eta etorkizunari buruz arituko dira.
Ustezko bi lapurrak atzeman dituzte Trintxerpeko establezimenduan sartu berri zirenean, lokaleko pertsiana bortxatu ondoren. Lorategi batean ezkutatu dira.
Francoren garaiko migrazioa. Goiko auzoetatik plazara lelopean, 1960. hamarkada bueltan hasitako migrazio prozesuaz mintzatuko da Maia, etorkinen ghetto bihurtu ziren auzoak erdigunean jarrita.
Ostiralean hasiko da 21 Aulki, irakurketa dramatizatu batekin. Larunbatean emakumeentzako argazki saioa egingo dute, Nagore Legarretarekin.
Denboraldi berriko programazioa prestatzen ari da Zintzilik Irrati librea. Udazken honetan 36 urte beteko ditu emititzen hasi zenetik, eta leial mantendu ditu bere oinarriak.
Kalitate akustikoko helburuak lortzeko planek gabezia nabarmenak dituztela eta, neurriak, inbertsioak eta kronologia berraztertzeko eskatu dio Eguzkik udalari.
Odol ematea hilaren 21ean izango da, 18:30etik aurrera. 18 urtetik gorako gazteei topaketarekin bat egiteko deia egin diete.
Pasaiako Udaltzaingoak jakinarazi du Espainako Itzuliaren lehen etapak 12:20etik 14:30era bitartean eragina izango duela Antxoko kalean.
Hilaren 24an izango da, larunbatarekin, Niessen Kulturgunean, 19:30ean hasita.
Gipuzkoan, 10.000 biztanletik gorako herrietan, infekzio tasarik txikiena duen herria da Oiartzun 144,01eko erratioarekin.
Errenteriaren 700 urteurrenaren harira, Errenteriako Udalarekin elkarlanean elkarrizketa sorta egiten ari da HITZA. Honakoa, LGTBI+ Mahaiko Andoni Etxeberria, Naroa Zabala eta Mikel Martini egindako elkarrizketa da, galderaz galdera hamar egunez HITZA-k zabalduko duena, osorik. LGTBI+ kolektiboaren errealitateaz, LGTBIfobiaz, sustatu beharreko politikez, eta parekidetasunaz mintzo dira, besteak beste.