Odol emango dute, asteazkenean, Antxoko Kultur Etxean

Odol ematea hilaren 21ean izango da, 18:30etik aurrera. 18 urtetik gorako gazteei topaketarekin bat egiteko deia egin diete.

Uztaileko saioa, Antxoko Kultur Etxean.
Datorren asteazkenean (hilak 21) odol-emate saioa egingo dute Pasai Antxoko Kultur Etxean, 18:30etik aurrera. Antolatzaileek nabarmendu nahi izan dute COVID-19ak eragindako behar bereziei egokitzeko higiene eta osasun neurriak bermatuta egongo direla aretoan. Irailean egindako saioan 28 poltsa jaso ziren, oraingoan kopuru hau handitu nahiko lukete eta, ildo horretan, 18 urtetik gorako gazteei egin diete deia odola ematera anima daitezen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.