Espainiako Itzuliak Nafarroa etorbideko irteerari eragingo dio, asteartean
Pasaiako Udaltzaingoak jakinarazi du Espainako Itzuliaren lehen etapak 12:20etik 14:30era bitartean eragina izango duela Antxoko kalean.
Pasaiako Udaltzaingoak jakinarazi du 2020ko Espainako Itzuliaren lehen etapak datorren urriaren 20an (asteartea), lasterketak Pasai Antxoko Nafarroa etorbideko irteerari eragingo diola, 12.20etik 14:30era bitartean. Tarte horretan herritik irteteko Oarso kaleko zubia erabiltzea gomendatu dute.
Nabarmendu dute, halaber, aipatutako ordutegiak gutxi gorabeherakoak direla, eta alda litezkeela, probaren garapenaren arabera. Ildo horretan, errepide bidezko garraio publikoan ere eragina izango du lasterketak, gomendagarria izango delarik enpresa emakidadunek egindako argibideak jarraitzea.
Informazio gehiago behar izanez gero, 943 00 43 00 deitzeko gomendioa egin du udaltzaingoak.