Pasaiak du Oarsoaldeko COVID-19 tasarik handiena, Oiartzunek txikiena
Gipuzkoan, 10.000 biztanletik gorako herrietan, infekzio tasarik txikiena duen herria da Oiartzun 144,01eko erratioarekin.
Osasun Sailak emandako datuen arabera, atzo Oarsoaldean COVID-19agatik hamahiru infektatu gehiago izan ziren: hamar Errenteria-Oreretan, eta bana Pasaian, Oiartzunen eta Lezon.
Azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko tasari dagokionez, berriz, Pasaiak darama daturik txarrena: tarte horretan 371,01 biztanlek hartu dute gaitza, betiere 100.000 biztanleko erratioa kontuan hartuta. Intzidentzian bigarrena Lezo da 327,76ko erratioarekin, eta jarraian datoz Errenteria-Orereta (301,44) eta Oiartzun: 10.000 biztanletik gorako herrien artean erratio txikiena du Gipuzkoan Oiartzunek, 144,91ko erratiorarekin. Gipuzkoako batez bestekoa 336,87koa da.
Osasun Saila datu horiek eta beste asko gaur eman ditu, txosten bidez. Hori eskuratzeko klik egin beheko estekan.