Zarataren kontrako ekintza plana berrikusteko eskatu du Eguzkik
Kalitate akustikoko helburuak lortzeko planek gabezia nabarmenak dituztela eta, neurriak, inbertsioak eta kronologia berraztertzeko eskatu dio Eguzkik udalari.
Kalitate akustikoko helburuak lortzeko planek gabezia nabarmenak dituztela eta, neurriak, inbertsioak eta kronologia berraztertzeko eskatu dio Eguzkik udalari. Irailean egin zuen bilerarekin amaitutzat eman zuela udalak zarataren inguruan idatzitako planen aurkezpen publikoa eta ekarpenak egiteko epea azaldu du talde ekologistak. Aztertutako planetan, ordea, gabezia nabarmenak topatu dituela dio, eta jasotzen dituen neurriekin arazoa ez dela konponduko uste du: “Arazoaren konponbidea erakunde ezberdinen eskuetan uzten du neurri handi batean, eta orain arte horiek izan duten jarrera ikusita, helburuak lortuko ez diren susmo osoa dugu”.
Hori dela eta, idatzia aurkeztu du Eguzkik udalean atzemandako gabezien berri emateko, eta planek dituzten neurriak, inbertsioak eta kronologia berrikusteko eskatzeko.