COVID-19 kasuen gorakada handia Oarsoaldean, 30 gehiago
Errenteria-Oreretan 18 kasu gehiago atzeman zituzten atzokoan, bost Pasaian, lau Oiartzunen eta hiru Lezon. Tasetan aldaketak izan dira.
Atzo, ohikoak baino datu eskasagoak Oarsoaldean COVID-19aren garapenari lotuta: 30 kasu gehiago atzeman ziren. Errenteria-Oreretan 18 pertsonatan hazi zen infektatuen kopurua, Pasaian bostetan, lautan Oiartzunen eta hirutan Lezon.
Igoera horiek kontuan hartuta, azken 14 egunetako 100.000 biztanleko tasetan aldaketak izan dira atzotik gaur arte. Tasa hori Pasaian eta Lezon jaitsi egin da, Errenteria-Oreretan eta Oiatzunen igo:
- Pasaia: 335,11 (asteartean, 371,01)
- Errenteria-Orereta: 323,86 (asteartean, 301,44)
- Lezo: 311,37 (asteartean 327,76)
- Oiartzun: 164,24 (asteartean 141,91)
- Gipuzkoako batez bestekoa: 354,71
Osasun Sailak datu horiek eta beste asko gaur eman ditu, txosten bidez. Beheko estekan klik eginda lor daiteke agiri hori.