Arrosa koloreko kamisetak, bularreko minbiziari aurre egiteko

Bularreko minbiziaren aurkako eguna da azaroaren 19an, eta horrekin bat egin dute Fanderia eta Galtzarabordako kiroldegiek.

laxo arroxa Bularreko minbiziaren aurkako xingola

Bularreko minbiziaren aurkako eguna da azaroaren 19an, eta horrekin bat egin dute Fanderia eta Galtzarabordako kiroldegiek. Bi horietan arrosa koloreko kamisetak saltzen ari dira aste honetan, eta saldutako kamiseta bakoitzetik euro bat emango diote Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteari. Elkarte horrek bularreko minbizia edo gaixotasun ginekologikoren bat diagnostikatuta duten pertsonekin dihardu. Horrekinbatera, ikerketarako ere bideratzen dute laguntza.

Kamisetak 6 euro balio dute bazkideentzat eta 8 euro bazkide ez direnentzat.

Bularreko minbizia emakumeen artean tumore gaizto ohikoena da, eta urtero 1.300 kasu baino gehiago atzematen dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.

Bularreko minbiziaren aurka borrokatzen ari diren pertsonei elkartasuna adierazteko antolatuta dauden ekintzetara arrosa koloreko kamiseta jantzita joateko proposatu du udalak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.