Euskaraldirako izena eman ahalko da Antxon eta Donibanen
Pasaiako bi herri horietan mahaiak jarriko dira asteburuan zehar, nahi dutenek Euskaraldian izena eman dezaten. Online inskribatzeko aukera ere bada.
Pasaiako Euskaraldiak hainbat mahai ahalbidetuko ditu asteburu honetan Pasaiako bi udalerritan, azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango den egitasmoan presentzialki izena eman nahi dutenentzat. Honakoak izango dira txandak:
- Gaur (ostirala 16) izen emateak Antxoko Zumardian (19:00etatik 20:00era) eta Donibaneko Meipi auzoan (18:00etatik 20:00etara) izango dira.
- Larunbatean (hilak 17) Meipin bigarren txanda bat egingo dute 12:00etatik 14:00etara, eta Herriko Plazan egongo da mahaia arratsaldean, 17:30etik 19:30era.
- Igandean (hilak 18) Donibaneko Herriko Plazan ezarriko dute mahaia berriro, 12:00etatik 14:00etara.
Horrez gain, antolatzaileek nabarmendu nahi izan dute online izena emateko aukera ere badela hemen klik eginez.