Gau Beltza tailerra egingo dute bihar arratsaldean
Herritarren iritziak jasotzeko topaketa egin ondoren, trapu zaharrekin-eta Gau Beltzerako jantziak prestatuko dituzte bihar ludotekan.
Gau Beltzerako tailerra egingo dute bihar arratsaldean Abaraxka ludotekan. Mozorroak eta apaingarriak prestatuko dituzte, eta horretarako arropa zaharra zein maindireak eramateko eskatu dute. 16:30ean hasiko da tailerra.
Pasa den larunbatean elkartu ziren, COVID-19a dela eta, aurten zer egin erabakitzeko. Zeozer egingo dute, baina ez da aurreko urteetakoa bezalakoa izango.
