Atsolorraren zuhaitzak 35 oiartzuar berriren aurpegiak ditu
Arizmendi-eneko lorategian egin dute, lehenengo aldiz, oiartzuar berriei ongietorria. Segurtasun neurriak hartu behar izan dituzte.
2019an 70 haur jaio ziren Oiartzunen. Azken urteetan, udaberriro egin ohi dute atsolorra. COVID-19ak ongietorri ekitaldia atzerarazi egin du, eta atzo eguerdian egin zuten.
Aurten, estreinako aldiz, Arizmendi-eneko lorategian egin zuten ekitaldia. Segurtasun neurri bereziak hartu dituzte, eta haur bakoitzarekin bi senide joan ziren. Harrera, txalaparta, musika… eta zuhaitza izan ziren ekitaldiaren osagaiak. 35 aurpegi berri zintzilikatu zituzten bere adarretan.
Honakoak dira iaz jaiotako oiartzuarren izenak:
Bidatz; Haitz; Izei; Thiago; Ian; Arane; Ane; Adur; Uxue; June; Laia; Iratz; Eider; Arwa; Ekhi; Aiur; Adrian; Xiara; Izar; Arene; Naim; Oihan; Adei; Haize; Aia; Alain; Senan; Maddi; Ariane; Haitza; Aitor; Amuitz; Uxuri; Helga; Arai; Lee; Mikel; Roman; Maren; Ninbe; Daniela; Adei; Zoe Djeneba; Eira; Hize; Nikolas Peter; Kirmen; Uxue; Niko; Mara; Lua; Camila Eunice; Ariane; Kerman; Chielota Gabriel; Jon; Ekhi; Enara; Martxel; Juan Carlos Mefiboset; Sofia; Elene; Soumyadip; Luka; Ines Maria; Lia; Enaitz; Haritz; Ibai; Elias; Liher; Hodei eta Kaiet.