Berdinketa eta garaipena, Allerruko gizonek eta emakumeek asteburuan
Gizonen taldeak binakoa egin du publikorik gabeko Plazetan Ordiziaren kontra. Emakumeen taldeak ederki asko hasi du sasoia kanpoan 1-4 irabazita.
Hasi dira Gipuzkoako futbileko ligak, bai behintzat mailarik gorenekoak. Horrela, Allerruren gizonen talde nagusiak (Ohorezko Mailakoa) binakoa egin zuen larunbatean Ordiziaren kontra Plazetan, partida oso lehiatuan. Emakumeen talde nagusiak (Gorengo Mailakoa), berriz, ederki asko hasi zuen liga atzo, Santo Tomas Lizeoaren zelaian 1-4 irabazita.
Saskibaloian ere hasi dituzte ligak. Kurkubiren talde nagusiak (Gipuzkoako Emakumeen Bigarren Mailakoa) nabarmen galdu zuen Internacionalen kantxan, 88-19.
Behean, asteburuan izan diren emaitzak, eta beste taldeek noiz hasiko dituzten partidak.
FUTBOLA
Gizonen Ohorezko Maila
- Allerru-Ordizia, 2-2
Emakumeen Gorengo Maila
- Santo Tomas Lizeoa-Allerru, 1-4
Gizonen Lehen Erregionala
- Allerru-Villabona, urriaren 24ko asteburuan hasiko du liga. Ezin da ikuslerik joan COVID-19aren osasun neurriengatik.
Gizonen Gazteen Lehen Maila
- Allerru-Orereta Kafea, urriaren 24ko asteburuan jokatuko da.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Euskal Liga
- Uxoa-Jaixki AFT, urriaren 31ko asteburuan jokatuko da.
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Lauburu-Gaintxu AFT, urriaren 31ko asteburuan jokatuko da.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Laskorain-Jaixki AFT B, urriaren 31ko asteburuan jokatuko da.
ESKUBALOIA
Emakumeen Gipuzkoako Lehen Maila
- Munttarpe-Txingudi Egaindar, urriaren 24ko asteburuan jokatuko da.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Txingudi Egaindar-Munttarpe, urriaren 24ko asteburuan jokatuko da.
Emakumeen Junior Mailako Gipuzkoako Liga
- Munttarpe-Sagarmiña, azaroaren 7ko asteburuan hasiko dute liga.
SASKIBALOIA
Emakumeen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Internacional-Kurkubi SBK, 88-19