Hiru gazte atxilotu dituzte lapurreta egitea egotzita
Etxerako bidean zihoan gizon bat hitz egiten gelditu zen gazte talde batekin, betiere segurtasun sailak emandako informazioaren arabera, eta gazte horietako hiruk, urrezko lepoko bat eta 50 euro lapurtu zizkioten indarra erabilita.
18 urteko bi gazte eta 26 urteko beste bat atxilotu zituen Ertzaintzak larunbat goizaldean lapurreta egitea egotzita. Etxerako bidean zihoan gizon bat hitz egiten gelditu zen gazte talde batekin, betiere segurtasun sailak emandako informazioaren arabera, eta gazte horietako hiruk, urrezko lepoko bat eta 50 euro lapurtu zizkioten indarra erabilita.
Ordu bi eta erdietan izan zen gertakaria, eta bizilagun batek ertzain etxera deitu zuela dio Segurtasun Sailaren prentsa oharrak, indarra erabilita lapurreta egin ziotela herritar bati jakinarazteko. Ertzainaren patruila bat bertaratu, eta gizonak azaldu zien gertatutako; zauria zuen ezpainean. Gazteak inguruan harrapatu dituzte, eta identifikatu ostean, arropan odol arrastoak zituztela ikusi zuten ertzainek; atxilotu eta polizia etxera eraman zituzten eta ondoren epaile aurrera eraman. Atxilotuetako bat aske utzi dute.
