Mutilek etxetik kanpo irabazten hasi dute denboraldia
Gol bakarra egon Oiartzun KE-k Andoainen jokatutako partidan. Neskek ez dute denboraldia modu onean hasi, hiru gol jaso baitituzte Ibaizabalen ertzean.
Oiartzun Kirol Elkarteko nagusien bost futbol taldeetatik lau hasi dira asteburuan lehiatzen. Bi garaipenekin, berdinketa eta porrot banarekin hasi dute 2020/2021 denboraldia.
Nesken talde nagusia izan da punturik pilatu ez duen talde bakarra. Etxetik kanpo jokatu zuten atzo, Euskal Herriko hiririk populatueneko San Inazio auzoan. Baja askorekin joan ziren haraino, eta zama handiegia izan zen. Lehenengo zatian hainbat aukera izan zituzten, baina ezin zuten baloia sareetara eraman. Bigarren zatian bide beretik joan zen partida.
Mutilek ere etxetik kanpo jokatu zuten, Andoainen. Edorta Fernandezek debuta egin zuen lehen taldeko entrenatzaile moduan, eta modu ezin hobean hasi zuen bere ibilbidea: bosgarren minutuan Jon Goikoetxeak sartu zuen partidako gol bakarra. Oiartzuarrek partida kontrolatu zuten. Euskalduna gutxitan iritsi zen Oiartzun Kirol Elkartearen atera; eta iritsi zenean, Igorrekin egin zuen topo.
FUTBOLA
Emakumeen Lehen Nazionala
- San Ignacio — Oiartzun: 3-0.
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
- Euskalduna — Oiartzun: 0-1.
Emakumeen Euskal Liga
- Oiartzun Intxaurdik ez du liga hasi.
Gizonen Gorengo Maila
- Oiartzun — Pasaia: 2-0.
Emakumeen Gorengo Maila
- Axular — Oiartzun: 1-1.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzunek azaroaren 8an hasiko du liga.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Miren Tabernak hilabeteko azkeneko asteburuan hasiko du liga.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzungo Saskilagunek atsedena izan dute.