Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Pasaiako umorezko antzerkiak bide erdia egin du

Asteburu honetan izan diren Umorezko Antzerki Jardunaldien lehen hiru ekitaldiei harrera beroa egin diete pasaitarrek. Datorren asteburuan izango dira azkenak.

Mila Espiga eta Belen Cruzen 'Anarkia Relacional' antzezlana.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2020/10/19

Joan den asteburu honetan, 16tik 18ra, Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien 39. edizioko ekitaldiak egin dituzte, udalerriko barruti ezberdinetan. Artekaleren eskutik ‘Kaleluia’ jardunaldiak, ‘Tomaxen abenturak’ Trintxerpeko txikientzat, Zanguangoren arrakasta Antxon, eta Guillem Albaren ‘Kalma’ ikuskizun goxoa Donibanen, azkenik.

Dena den, antzerkiak bide erdia besterik ez du egin oraindik. Datorren asteburuan amaiera borobila emango diote orotariko artistek aurtengo edizioari, honako antzezlan hauekin:

 

  • ATX teatroa. ‘Zazpiak bat’. Hilaren 23an Udal aretoan (San Pedro), 19:00etan.
    • Aurtengo Donostiako Antzerki Saria eskuratu du piezak, epaimahaiak nabarmenduz “antzerki lengoaia bikaina” duela. Komeria, satira eta sarkasmoa konbinatuz, guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi duguna agerian geratuko da obra honekin. Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Bekatuen ideiarekin gizaki berri bati bizia emango zaio.
    • Sarrerak hemen klik eginez eros daitezke.
    • Prezioa: 10,73 euro.

  • Markeliñe. ‘Kartoibiraka’. Hilaren 24ean Juanba Berasategin (Donibane), 19:00etan.
    • Ikuskizun Hoberena, FETEN; eta Haurrentzako Ikuskizun Hoberenaren MAX saria. Biltegitik irten gabe, globoz, itsasontziz edo gameluz, istorio honetako protagonistek munduari bira emango diote 80 kaxatan. Julio Verneren ‘Munduari bira 80 egunetan’ eleberrian oinarrituta, jolasari esker irudimenezko bidaia zoragarri bat hasteko prest daude protagonistak.
    • Antzezlanaren bideoa esteka honetan ikus daiteke.
    • Sarrerak eskuratzeko, egin klik hemen.
    • Prezioa: 3,22 euro.
  • Mila Espiga eta Belen Cruz. ‘Anarkia Relacional’. Hilaren 25ean Kultur Etxean (Antxo), 18:30ean.
    • 2020ko Donostiako Poltsiko Antzerki saria jaso duen ikuskizuna. Polbo eta hautsa ez da gauza bera, armairuak, bolloak, larrua jo edo txortan egin, eta sexua… edo sexu-eza. Izan ere, orain hitz egiterik badagoela… hitz egin dezagun. Beste garai bateko bi emakume, opilgintza tradizionalean jantziak, ‘Puro bollo’ festibalera doaz…
    • Sinopsi osoa irakurri eta sarrerak eskura daitezke, hemen.
    • Laburpen bideo bat ere dago ikusgai.
    • Prezioa: 8,58 euro.

 

 

Erlazionatutako edukiaKaleluia formakuntza, arteetako profesionalei begiraAntzerkia eta algara, oholtzan“Garai hauetan bereziki beharrezkoa da haurrekin eta helduekin elkarguneak sustatzea”39 urte beteko ditu aurten Pasaiako Umorezko Antzerkiak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.