Espainiako Dantza Sari Nazionala, Iratxe Ansa errenteriarrarentzat
Lehen urratsak, Ereintza Dantza taldean, Errenteria-Oreretan egin zituen, eta bertan esan zieten haren gurasoei dantzarako dohain handiak zituela.
Iratxe Ansa errenteriarrak Espainiako Dantza Sari Nazionala lortu berri du interpretazio modalitatean. Dantzaria, koreografoa eta irakaslea da Ansa. Donostiako Goi Mailako Musika kontserbatorioan graduatu zen Ansa, eta Stuttgarten (Alemania) jarraitu zituen ikasketak. 1993tik nazioarteko hainbat dantza konpainiekin aritu da errenteriarra.
Orereta Ikastolako ikasle haurtzaroan, dantzaren munduan murgildu zen arte. Lehen urratsak, Ereintza Dantza taldean, Errenteria-Oreretan egin zituen, eta bertan esan zieten haren gurasoei dantzarako dohain handiak zituela. Donostiako kontserbatorioan hasi zen balleta egiten, eta bertatik abiatu zuen bere dantzari karrera.