Lezo, COVID-19aren eremu gorrira
Lezo, COVID-19aren eremu gorrira pasatu da, Pasaia bezala. Atzo Oarsoaldean COVID-19 positibo gehiago, 26 orotara Osasun Sailaren arabera.
Pasaia bezala, Lezo ere koronabirusagatik infektatuen eremu gorrira pasatu da. Hau da: azken 14 egunetan 100.000 biztanleko tasa 500 baino gehiagokoa da, 606,36koa zehazki. Pasaiak markagailu gorriarekin jarraitzen du 550,54ko tasarekin. Izan ere, atzokoan ere COVID-19ak infektatutakoen kopuruak gora egin zuen Oarsoaldean: Errenteria-Oreretan 11 kasu gehiago atzeman ziren, zortzi Lezon, sei Oiartzunen eta bakarra Pasaian. 26 gehiago Oarsoaldean, beraz.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 8.953 PCR proba egin zituzten atzo. Horietatik %7 izan ziren positibo.
Jarraian, herriz herri, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko tasak, atzoko datuak kontuan hartuta:
- Lezo: 606,36 (igandean 475,25). Azken zazpi egunetako kutsatuak: 25.
- Pasaia: 550,54 (igandean 544,55). Azken zazpi egunetako kutsatuak: 53.
- Errenteria-Orereta: 396,10 (igandean 386,14). Azken zazpi egunetako kutsatuak: 94.
- Oiartzun: 376,78 (igandean 328,47). Azken zazpi egunetako kutsatuak: 30.
- Gipuzkoako batez bestekoa: 506,14 (eremu gorrian 16 udalerri daude; igandean 14 ziren). Herrialdea bera ere eremu gorrian dago.
Osasun Sailak datu horiek eta beste asko gaur eman ditu, txosten bidez. Beheko estekan klik eginda lor daiteke osotasunean: