6.500 lagunek bisitatu dute San Marko
Larunbatean amaituko da gotorlekua bisitatzeko denboraldia.
San Marko gotorlekua bisitatzeko azken eguna larunbata, hilak 24 izango da, orduan emango baitute amaitutzat denboraldia. Pandemia gorabehera, San Markok 6.500 bisitari baino gehiago jaso ditu ekainaren 25ean ateak zabaldu zituenetik. Joan den urteko epe bereko datuekin alderatuta, %12ko igoera izan du.
Bisitarien jatorriari erreparatuta, nabarmen egin du gora bertakoen eta gertukoen bisita kopuruak, gehienak gipuzkoarrak izan dira. Hala ere, Espainiako eta Frantziako estatuetako bistariak ere gerturatu dira.
Larunbata arte izango da zabalik gotorlekua 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Informazio gehiagorako edo bisita gidatua hitzartzeko, 943 449 638 telefono zenbakira dei dezakete interesdunek, edota posta elektronikora mezua bidali.