2020/10/21

arraskuelarre

Arraskuelarre kalea norabide bakarrekoa izango da

Ostegunean hasiko dira kalea berrantolatzeko lanak. Margotze lanek irauten duten bitartean Arraskuelarre kalea itxita egongo da.

Lezoko Udala: "Orain inoiz baino garrantzitsuagoa da lasaitasuna mantendu eta Osasun Sailak agindutako neurriak jarraitzea"

Lezoko Udala arduratuta dago COVID-19a herrian izaten ari den bilakaeragatik. Herritarrei zuhurtziaz eta arduraz joka dezatela eskatu die.

"Hitzen injustizia, kontzeptu matxista eta misoginoak ezabatu behar dira"

Errenteriaren 700 urteurrenaren harira, Errenteriako Udalarekin elkarlanean elkarrizketa sorta egiten ari da HITZA. Honakoa, LGTBI+ Mahaiko Andoni Etxeberria, Naroa Zabala eta Mikel Martini egindako elkarrizketa da, galderaz galdera hamar egunez HITZA-k zabalduko duena, osorik. LGTBI+ kolektiboaren errealitateaz, LGTBIfobiaz, sustatu beharreko politikez, eta parekidetasunaz mintzo dira, besteak beste.

Iñaki Bilbao euskal presoari elkartasuna adieraziko diote

Pasa den irailaren 9an ekin zion grebari euskal presoak, eta protestaren hogeigarren eguna bete zutenean ospitalera atera zuten.

erresistentzia arazo fisikoa da oiartzun

'Erresistentzia arazo fisiko bat da', urriko antzerki dosia

Maite Aizpurua Olaizolak igandean jokatuko du antzezlana, udaletxeko pleno aretoan. Sarrerak Kastro tabernan eros daitezke.

Azken bi bisita gidatuak egingo dituzte Pasaiako lonjan

Azken bi jardunaldiak hilaren 22an eta 29an izango dira. Baxurako arrantzaren nondik norakoak azaldu eta lanbidearen berri emango dute.

6.500 lagunek bisitatu dute San Marko

Larunbatean amaituko da gotorlekua bisitatzeko denboraldia.

elorsoro

Elorsoron tarifa murriztua eskatzeko aukera dago

Diru sarrera murritzak dituzten herritarrek edo ezgaitasun baten bat dutenek eska dezakete murrizketa, azaroaren 10era arte.

mendiburu 14 etenaldia

Mendiburu 14ko obrak, beste bi astez geldituta

Eraikina egingo duten eremuaren lurra egonkortzen utziko dute beste hamabost egunez, txosten teknikoak ebatzita.

COVID-19a: okerrera egin du Lezoko egoerak

COVID-19agatik zortzi kutsatu gehiago atzeman zituzten atzo Lezon, eta horrek eragin du 100.000 biztanleko tasa 700dik gorakoa izatea.

Piraguismoa, lehen aldiz, Pasaiako eskola kiroleko eskaintzan

Pasa den larunbatean ehun gazte inguru atera ziren uretara euren piraguetan. Bigarren txanda datorren larunbatean egingo dute.

ispilutxo juul sariak 2020 oiartzun

Hiru egile oiartzuarrek JUUL Sarietan aipamena jaso dute

Ikastolen elkarteak ikasleen artean irakurzaletasuna sustatzeko sariak dira. Iosu Mitxelena, Jokin Mitxelena eta Pello Añorga saritu dituzte.

Haren gerizpeak ez du inor gehiago hartuko

Betirako zirudien, sendo, eder, orritsu eta berde... baina gaur gaueko haizeteek gogor astindu dute, lurrera botatzeraino.

Gehiago