'Erresistentzia arazo fisiko bat da', urriko antzerki dosia

Maite Aizpurua Olaizolak igandean jokatuko du antzezlana, udaletxeko pleno aretoan. Sarrerak Kastro tabernan eros daitezke.

erresistentzia arazo fisikoa da oiartzunOiartzungo Antzerkizaleen Elkartearen programazioaren hurrengo geldialdia igandean izango da. Maite Aizpurua Olaizolak Erresistentzia arazo fisikoa da antzezlana taularatuko du (ikus sinopsia behean).

Aretoak edukiera mugatua izango du, eta sarrerak bost euroan salduko dituzte Kastro tabernan (goizetan). 19:00etan hasiko da emanaldia.

Noiz hasten da promesa bat materia bihurtzen? Nola egin korrika norbere gorputzetik?

Gorputzaren memoriaren txokoetan gelditzera gonbidatzen gaituen antzerki-performancea da honakoa. Sententzia medikoak, ibilera okerrak, desirak ironikoak eta diziplinamendu ariketak gurutzatzen diren geraleku konkretua arakatzeko parada. Erresistentzia intimoak zeharkatu eta disidentziarako agertokiak asmatzea diskapazitatea kontzeptua barrutik lehertzeko.

Azkarrago harrapatzen ei zaio gezurtiari herrenari baino. Ibili ibilian baina, egia entrenatzen den gezurra besterik ez da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.