COVID-19a: okerrera egin du Lezoko egoerak
COVID-19agatik zortzi kutsatu gehiago atzeman zituzten atzo Lezon, eta horrek eragin du 100.000 biztanleko tasa 700dik gorakoa izatea.
Atzo koronabirusagatik zortzi positibo gehiago atzeman zituzten Lezon. Oarsoaldeko herri txikiena izanik biztanleetan, azken egunetako 100.000 biztanleko tasa nabarmen handitzera eraman du datu horrek: 704,69ra igo da kutsatze indizea herrian (astelehenean 606,36koa zen datua). Errenteria-Oreretan ere nabarmen gora egin zuten atzokoan kutsatuek, 23 gehiagorekin. Pasaian zazpikoa izan da hezkundea. Oiartzun salbuespena atzokoan: zero kasu.
Lezo eta Pasaia eremu gorrian daude tasa 500dik gorakoa delako, eta Errenteria-Orereta horretara hurbiltzen ari da.
Beheko koadroan, Oarsoaldeko lau herrietako kutsatze tasak atzo (azken 14 egunetako 100.000 biztanleko tasa da).
- Lezo: 704,69 (astelehenean, 606,36).
- Pasaia: 580,46 (astelehenean, 550,54).
- Errenteria-Orereta: 411,05 (astelehenean, 396,1).
- Oiartzun: 357,45 (astelehenean, 376,78).
- Gipuzkoako batez bestekoa: 533,61 (astelehenean, 506,14). Eremu gorrian jarraitzen du herrialdeak
Osasun Sailak gaur eman ditu datu horiek, txosten bidez. Beheko estekan klik egin eta osotasunean jasotzeko aukera dago.