Iñaki Bilbao euskal presoari elkartasuna adieraziko diote
Pasa den irailaren 9an ekin zion grebari euskal presoak, eta protestaren hogeigarren eguna bete zutenean ospitalera atera zuten.
Iñaki Bilbao Txikitok 43 egun bete ditu gose eta komunikazio greban. Independentzia eta sozialismoa aldarrikatzeko protesta mugagabea hasi zuen presoak. Hari bereziki, baina baita gainontzeko euskal preso eta iheslariek bizi duten egoera salatzeko kalera aterako dira bihar herritar talde batek deituta.
Pasa den irailaren 9an ekin zion grebari euskal presoak, eta protestaren hogeigarren eguna bete zutenean ospitalera atera zuten. Kadizko Puerto III espetxean aurkitzen da, Euskal Herritik 1.100 kilometrora.
Bilbaoren egoera gero eta larriagoa dela nabarmendu dute deitzaileek, eta horrenbestez, bihar, 19:00etan egin dute hitzordua Herri Plazan Txikito gose greban, elkartasuna euskal preso politikoekin lemapean.