Zonalde gorrietan hartu beharreko neurrien berri eman du Osasun sailburuak. Taldeko edozein kirol jarduera bertan behera geldituko da bihartik aurrera eta establezimenduek 21:00etatik 8:00ak arte itxi beharko dute.
'Zumiriki', Ozzinema zineklubaren hilabeteko azken proposamena.
Habetze lanen aurrekontua etxetik aterarazitako 20 familiek, inguruko beste bizilagunek nahiz behealdeko lokalen jabeek ordaindu beharko dute. Oraindik falta dira obra gehiago.
Bi saio egingo dituzte, 10:00etan lehena gaztelaniaz, eta 11:30ean bigarrena, euskaraz. Jarduera doakoa izango da, baina aldez aurretik izena eman behar da.
Errenteriaren 700 urteurrenaren harira, Errenteriako Udalarekin elkarlanean elkarrizketa sorta egiten ari da HITZA. Honakoa, LGTBI+ Mahaiko Andoni Etxeberria, Naroa Zabala eta Mikel Martini egindako elkarrizketa da, galderaz galdera hamar egunez HITZA-k zabalduko duena, osorik. LGTBI+ kolektiboaren errealitateaz, LGTBIfobiaz, sustatu beharreko politikez, eta parekidetasunaz mintzo dira, besteak beste.
Txost pilota elkarteko kirolariek ez dute frontoi barruko partidarik jokatuko asteburuan. Enrike Abril txapelketako partida jokatuko dute.
Donostian egitekoak ziren mobilizazioa deszentralizatu egin behar izan dute, egoerak hala aginduta. Larunbat arratsaldean mobilizatuko dira.
Atzoko datuen arabera, lau herrietan izan dira positiboak Errenteria-Oreretan hamasei, Pasaian sei, eta Lezo eta Oiartzunen hiruna.
Erabakia "aurrerapauso kualitatiboa" dela esan dute bi ikastoletako arduradunek; aurrerantzean kontsumitzen duten energia %100 berriztagarria izango da.
Udalaz gaindiko araudiak ostalaritza sektorean baimendutako irekiera ordutegiak murrizten baditu, terrazak eta mahaiak erabiltzeko ordutegia araudi horretara egokitu beharko da.