Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaHirigintza

Hustutako eraikineko bizilagunek 136.000 euro ordaindu beharko dituzte

Habetze lanen aurrekontua etxetik aterarazitako 20 familiek, inguruko beste bizilagunek nahiz behealdeko lokalen jabeek ordaindu beharko dute. Oraindik falta dira obra gehiago.

Jaizkibel kaleko 9. ataria, habetze lanak egin ostean.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2020/10/22

Asteartean bildu ziren lehen aldiz Jaizkibel kaleko bizilagunak, hilabete hasieran bi atariak hustu zituztenetik eraikinean atzemandako hainbat pitzadurek etxebizitzen segurtasuna zalantzan jarri zutenean. Herriko frontoian egindako bilkura hartan administratzaileak iragarri zien orain arte egindako habetze lanen aurrekontua 136.000 eurokoa dela, eta bizilagunek aurreratu beharko dutela kopuru hori aste honen eta hurrengoaren bitartean.

Zuzenean ez kaltetutakoek ere ordainduko dute
Zuzenean kaltetutako 9. eta 11. zenbakiez gain (horiek dira hamabost egunez hustu zituztenak), behealdean edo inguruan dauden lokalek ere ordaindu beharko dituzte habetze lanak, bakoitzak dagokion portzentaian.

Horiekin batera, badira zuzenean nahiz zeharka inplikatuta dauden Jaizkibel kaleko beste hainbat etxebizitza ere, haien artean 7 eta 13 zenbakiak; azken horietan bizi direnek ere egin beharko diote aurre zehaztutako kopuruaren ordainketari, nahiz eta etxebizitza horietan ez da printzipioz pitzadurarik atzeman, izan ere, behealdean dagoen supermerkatuak (zuzenean kaltetutakoa) eraikinaren oinarria hartzen du.

Mauri Gonzalezen gurasoak hutsarazitako atarietako batean bizi dira, eta hori gutxi balitz, semea kale berean dagoen lokal baten jabe da, hortaz, familiak “zorte bikoitza” izan du. “Negar ez egiteagatik egiten dut barre”, adierazi dio Gonzalezek Hitzari.

Habetze lanen kostuari aurre egiteko hurrengo astera arteko epea dute bizilagunek, “gero ikusi beharko dugu ea aseguruek kalteen ardura euren gain hartzen ote duten, baina oraingoz behintzat partikularrek gure poltsikoetatik egin behar dugu ordainketa”, penatu da Mauri. Dena den, bizilagunak erantzunbeharrez egingo dio aurre egoerari: “Orain arteko habetze lanak Bilboko enpresa batek egin ditu era langile horiei ere ordaindu behar zaie”.

“Okerrena ez da nirea”, jarraitu du, “nik ez dut gehiegi ordaindu behar izango, baina gurasoek, ordea, bai”. Eurak 9. atarian bizi dira 65 eta 75 urte dituzte. Egoera honek guztiak bikoteari ezinegon handia eragin diela aitortu du semeak: “Atzo afaltzera joan nintzen ama nahiko urduri ikusi nuen. Normala da, lehenengo eraikinaren segurtasun eza eta orain dirutza hau…”.

Amesgaizto hau oraindik ez da amaitu, izan ere, oraindik hormigoi habeak eta hainbat zutabe egin behar dira segurtasuna guztiz bermatu ahal izateko. Horretarako beste aurrekontu bat egin beharko dute, orain ordaindu behar denaz aparte.

Egitura kalteen erantzukizuna
Pitzaduren arrazoia zein den inork ez daki, Gonzalezek dio inguruan badirela nabarmen zaharragoak diren eraikinak eta horrelakorik gertatu ez zaienak: “Nik uste dut zerbait arraroa dagoela guzti honen atzean, zerbait ez dela ongi egin…”.

Badira fokua behealdean dagoen supermerkatuan jartzen dutenak, orain urte batzuk bertan izan ziren hainbat lanengatik, “dena den, horiek zurrumurruak besterik ez dira, ziurtasunez ez daki inork ezer; argi dagoena da zerbait gaizki egin dela, eraikin bat ez baita erortzen egun batetik bestera pisuzko arrazoirik gabe”, horretan bat datoz bizilagunak. “Gainera”, gehitu du, “bloke bakarra izango balitz agian, baina hiru bloke dira kaltetutakoak. Hori ez da normala”.

Dena den, orain, itxoin besterik ezin dute egin: “Lehen ordainketa egin, bakoitzari dagokion neurrian, eta ikusiko dugu…” tamaldu da bizilaguna. Hurrengo bileran azalduko diete eman beharreko hurrengo pausoak zein diren, eta ea bizilagunek berriro euren etxeetatik atera beharko ote duten.

 

 

 

Erlazionatutako edukiaTrintxerpeko hustutako eraikineko 20 familiak aste honetan bueltatuko dira etxeraHogei familia etxetik irtenarazi dituzte Trintxerpen, egitura-kalteengatikGaua euren etxeetan pasa ahal izan dute Jaizkibel kaleko 20 familiek
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.