Terrazen ordutegi malgua mantenduko du udalak
Udalaz gaindiko araudiak ostalaritza sektorean baimendutako irekiera ordutegiak murrizten baditu, terrazak eta mahaiak erabiltzeko ordutegia araudi horretara egokitu beharko da.
Terrazak jartzeko ordutegia malgutzeko dekretua onartu zuen udalak joan den abuztuaren 18an. Salbuespen neurria izan zen osasun krisiarekin lotua. Orain, positiboki baloratu dute neurri hori, eta udalak luzatzea erabaki du. Horren arabera, terrazak eta mahaitxoak jartzeko baimena duten ostalaritza eta jatetxe establezimenduek 07:30etik aurrera zabaldu ahalko dituzte, eta ordutegi hori, aste egun guztietan ezarriko da, baita jaiegunetan ere.
Neurri hori indarrean egongo da pandemiak ostalaritza jarduera mugatzen jarraitzen duen bitartean, beti ere garapenaren arabera udalaren hitzetan, “pandemiaren bilakaeraren arabera edozein unetan aldatua izan daiteke”. Udalaz gaindiko araudiak ostalaritza sektorean baimendutako irekiera ordutegiak murrizten baditu, terrazak eta mahaiak erabiltzeko ordutegia araudi horretara egokitu beharko da.