Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Euskararentzat aukerak sortzen jarraitzen du Lau Haizetarak

Euskara elkarteak parte hartze prozesua egingo du euskal hiztunen komunitatearen garapenari modu eraginkorrean eta partekatuan ekiteko hausnarketa bideratzeko.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/10/23

Bide berriak urratzen lagunduko dien prozesua abiatuko du Lau Haizetara Euskaltzaleen Topaguneak. Prozesu irekia izango da Lau Haizetara aukerak sortzen, eta hiru saio egingo dituzte horren barruan, hilaren 29an (osteguna) lehena, azaroaren 12an bigarrena, eta abenduaren 4an azkena. Guztiak 18:00etatik 20:00etara izango dira Merkatuzar aretoan segurtasun eta osasun neurriak bermatuta.

1992. urtean Lau Haizetara elkartea sortu zenetik, gizarteak fenomeno globalen eragina izan duela nabarmendu dute euskara elkartearen ordezkariek, “Euskal Herrian aldaketa soziopolitiko handiak zian dira eta, era berean, eraldaketa sakona gertatu da euskal hizkuntza komunitatean”. Horri gutxi balitz, COVID-19ak eragin duen osasun larrialdiak herritarren bizimodu pribatu eta soziala baldintzatu ditu, “esan dezakegu herri eta hiztun komunitate gisa bidegurutze batean gaudela”. Horrekin lotuta dago hausnarketa prozesua, testuinguru hori guztiak aintzat hartuta, bide berriak urratzen lagunduko dion hausnarketa egin nahi du euskararen aldeko lanean 28 urteko bide luzea egin duen elkarteak, eta hausnarketa horrek, gainera, bat egingo du euskaltzaleen topaguneen mugimenduaren bidearekin.

Irekia izango da parte hartze prozesua, “hausnarketa eraginkorra eta partekatua izatea errazteko”, eta hori horrela,  Errenteria-Oreretako euskalgintzan eta herrigintzan zeresana duten pertsona gehiagorekin heldu nahi diote prozesuari. Prozesuaren helburua, herriaren etorkizuneko erronkei, eta bereziki euskal hiztunen komunitatearen garapenari modu eraginkorrean eta partekatuan ekiteko hausnarketa bideratzea.

Parte hartze prozesua bideratzeko laguntza teknikoa emango die EMUN aholkularitzak.

Aipatu bezala, hiru saiorekin osatu dute parte hartze prozesua: Jakin, nahi izan eta ekin. Jakin, lehenengo saioa, datorren ostegunean izango da, eta egungo egoerara nola iritsi diren aztertuko dute, egindako ibilbidea, egungo agertokia eta nola sentitzen diren azalduko dute; bigarren saioa, Nahi Izan izenarekin egingo dutena, aktibatzeko arrazoiak, motibazioak eta non eragin dezaketen, finena, jardun arloak aztertuko dituzte; Ekin saioan, azkenik, plangintza osatuko dute, zer egingo duten, nola eta nirekin, eta zein helbururekin.

Parte hartze prozesuaren garrantza nabarmendu du Lau Haizetarak, eta euskaltzale oro deitu du bertara, ekarpenak egin eta hausnarketa partekatzera. Parte hartzeko, izena eman behar da aurretik eta horretarako hiru bide jarri ditu elkarteak herritarren eskura: 943 34 01 43 telefono zenbakira deitue ta erantzungailuan mezua uztea; 688 765 398 telefono zenbakira whtsappa bidaltzea, edo posta elektronikoz mezua bidaltzea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.