Elizalde, Ergoien, Gurutze eta Ugaldetxo auzoetan hainbat lan egin dituzte. Gehienek trafikoarekin eta mugikortasunarekin dute zerikusia.
Gipuzkoako Pilota Federazioak ez ditu bertan behera utziko martxan dauden lehiaketak. Madalensoron hiru partida jokatuko dituzte gaur arratsaldean.
Barbara ekaitzak eskolako sabaian eragindako kalteengatik, amiantoa zuen teilatua guztiz kendu behar izan dute. Babesteko ipinitako plastikozko olanak ez du euritea jasan.
Urriari dagokion ohiko plenoa hilaren 28an egingo dute. Zinegotziek hamahiru puntuko gai zerrenda izango dute aztertzeko.
Errenteriaren 700 urteurrenaren harira, Errenteriako Udalarekin elkarlanean elkarrizketa sorta egiten ari da HITZA. Honakoa, LGTBI+ Mahaiko Andoni Etxeberria, Naroa Zabala eta Mikel Martini egindako elkarrizketa da, galderaz galdera hamar egunez HITZA-k zabalduko duena, osorik. LGTBI+ kolektiboaren errealitateaz, LGTBIfobiaz, sustatu beharreko politikez, eta parekidetasunaz mintzo dira, besteak beste.
Kulturari estrategikoa iritzi dio Errenteriako Udalak azken urteetan, eta politiken erdigunean jarri du. Errenteriaren 700 urteko ibilbidean, orainean eta etorkizunean garrantzi biziko sektorea izango da.
Udalerriak gorriz jarraitzen du, eta horrek eragina dauka, ezinbestean, kirol jardueretan ere. Pasaiako futbol lehia gehienak atzeratu behar izan dituzte.
Hondakin kopuru hori atera dute Errenteria-Oreretako ibaietatik aurten udalaren eta Behemendi Landa Garapenerako elkartearen elkarlanari esker.
Ugaldetxoko parkeko zirkuitu bio-osasungarria handitu du Oiartzungo Udalak. Jarduera fisikoa egiteko ekipamendua osatu du horrela.
COVID-19aren kasuen bilakaera eta goranzko joera dela-eta luzatu du eskaera aldundiak.
Allerruren partidak bertan behera gelditu diren bitartean, Munttarperen neskek jokatuko dute. Gainera, igandeko antzerki emanaldia mantendu dute.
Futbol partidarik ez dute jokatuko, Gipuzkoako Futbol Federazioak hala erabakita. Saskibaloi federazioak ez du erabakirik hartu oraindik.
Igandean da Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistaren aurkezpena, Txerrimuñon. Osasun segurtasun neurriak izango dira bilkuran.