2020/10/24

Domu Santu Egunean tren berdean Arditurrira

Treneko bidaia eta Arditurriko meategietako oinarrizko bisita bost euroko prezioan balia daiteke. Hiru irteera egingo ditu tren berdeak.

Izaskun Gomez: "Pasaitarrei laguntza eskatzen diet koronabirusaren zabalpena geldiarazteko"

Pasaiako alkateak osasuna babesteko Osasun Sailak ezarritako neurriak errespeta ditzatela esan die herritarrei. Pasaiarako neurri zehatzen berri eman du.

Iñaki Bilbaoren borrokaldia babesteko elkarretaratzea, astelehenean

Herriko Plazan elkarretaratzea egingo dute, 19:00etan Komunikazio eta gose greban dagoen euskal presoaren alde nazio manifestazioa egingo dute hilaren 31n.

Oiartzunen ere egingo du Sarek mosaikoa, gaurko 18:30ean

Sarek Donostiako Kontxan egitekoa duen mosaikoak jende muga duelako (600ekoa), Oiartzunen erabaki dute jarduera herrian ere egitea.

Lezoko kirol guneetako ikastaroak, bertan behera

Bekoerrota kiroldegian eta Altzate igerilekuan egiten dituzten ikastaroetan eragina izan du COVID-19aren kasuen gorakadak. Beste zerbitzuak, zabalik.

Goizaldeko 03:00etan, berriz ere 02:00etara jauzia. Ordu aldaketa dator.

Goizaldeko 03:00ak direnean, berriz ere 02:00etara aldatu behar dira ordulariak. Lo egiteko ordubete gehiago, beraz, gaur eta bihar artean.

Txistularien diana, Galtzarabordan eta Igantzin

09:00etan hasiko dute igandeko kalebuelta Errenteriako Udal Txistulari Taldeko ordezkariek. Zortzikoekin esnatuko dituzte auzotarrak.

Gehiago