Domu Santu Egunean tren berdean Arditurrira

Treneko bidaia eta Arditurriko meategietako oinarrizko bisita bost euroko prezioan balia daiteke. Hiru irteera egingo ditu tren berdeak.

Azaroaren 1ean, Domu Santu Egunean, eskaintza berezia baliatu ahal izango dute ahal nahi dutenek Arditurrira tren berdean joateko: bost euroan (12 urtetik beherakoek hiruan), txu-txu treneko bidaia eta Arditurriko meategietako oinarrizko bisita baliatzeko aukera izango da. Trena bakarrik hartzeko aukera ere dago, hiru euroan.

Trenak Pagoaldetik aterako dira, 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan; Arditurritik bueltakoak 11:30ean, 12:30ean eta 13:30ean dira.

Jardueran parte hartzeko aurrez izena eman behar da. Honakoak bideak:

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.