Goizaldeko 03:00etan, berriz ere 02:00etara jauzia. Ordu aldaketa dator.
Goizaldeko 03:00ak direnean, berriz ere 02:00etara aldatu behar dira ordulariak. Lo egiteko ordubete gehiago, beraz, gaur eta bihar artean.
Bihar (igandea) goizaldeko 03:00etan, 02:00etara atzeratu behar dira ordulariak. Neguko ordu aldaketa dator. Beste era batera esanda: gaurtik biharrerako gauan ordua aldatu behar da, eta 02:00ak bi aldiz markatu behar dituzte ordulariek. Beraz, lo egiteko ordubete gehiago izango dute herritarrek.