Iñaki Bilbaoren borrokaldia babesteko elkarretaratzea, astelehenean
Herriko Plazan elkarretaratzea egingo dute, 19:00etan Komunikazio eta gose greban dagoen euskal presoaren alde nazio manifestazioa egingo dute hilaren 31n.
Iñaki Bilbao Txikito Lezamako (Bizkaia) euskal presoak 45 egun daramatza borrokaldian, komunikazio eta gose greban. Ekintza horren arrazoia da «Euskal Herria independente, sozialista, batua eta euskalduna» aldarrikatzea eta jendartea mugiaraztea. Puerto III espetxean dago bizkaitarra.
Errenteria-Oreretan jada eginak dituzte Bilbao babesteko elkarretaratzeak, herrian sortu duten dinamikaren barrukoak. Hurrengoaren berri ere eman dute: hilaren 26an (astelehenean) 19:00etan elkartzera deitu dituzte herritarrak, Herriko Plazan.