Izaskun Gomez: "Pasaitarrei laguntza eskatzen diet koronabirusaren zabalpena geldiarazteko"
Pasaiako alkateak osasuna babesteko Osasun Sailak ezarritako neurriak errespeta ditzatela esan die herritarrei. Pasaiarako neurri zehatzen berri eman du.
Pasaiako alkate Izaskun Gomezek kezka azaldu du COVID-19a herrian izaten ari den eraginagatik. Deia luzatu die pasaitarrei: “Pasaitarrein laguntza eskatzen diet, koronabirusaren zabalpena geldiarazteko, osasuna babesteko, eta lehenbailehen normaltasunera itzultzeko”.
Pasaia behartuta dago Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ezarritako neurri orokorrez gain, beste neurri zehatzagoak betetzera, mugikortasuna eta zenbait jarduera gehiago murrizten dituztenak. Izan ere, udalerriak azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko tasa 500dik gorakoa du.
Hala, neurri horiek azaroaren 5era arteko indarrean izango direla jakinarazi du alkateak. Honakoak dira, hitzez hitz, horiek guztiak:
GOMENDIOAK
DEBEKUAK ETA BERTAN BEHERA UTZITAKOAK
Ostalaritza
Eskola Kirola
|