Lezoko kirol guneetako ikastaroak, bertan behera
Bekoerrota kiroldegian eta Altzate igerilekuan egiten dituzten ikastaroetan eragina izan du COVID-19aren kasuen gorakadak. Beste zerbitzuak, zabalik.
Lezoko Altzate igerilekua eta Bekoerrota kiroldegia kudeatzen dituen BPXport-ek jakinarazi du bertan egiten diren ikastaroak, haurrenak eta helduenak, bertan behera gelditzen direla. Etetea COVID-19ak eragindako egoeragatik da, eta Lezo Osasun Sailak ezarritako kutsatuen zonalde gorritik atera arte indarrean izango dela jakinarazi dute.
Kirol instalazioek eskaintzen dituzten gainontzeko zerbitzuek ez dute etenaldirik izango, ordea. Ordutegi berberarekin martxan jarraituko dute.