Txistularien diana, Galtzarabordan eta Igantzin
09:00etan hasiko dute igandeko kalebuelta Errenteriako Udal Txistulari Taldeko ordezkariek. Zortzikoekin esnatuko dituzte auzotarrak.
Errenteriako Udal Txistu Taldeak ohiko igandetako diana egingo du bihar, 09:00etan hasita. Oraingoan Galtzaraborda eta Igantzi auzoetako bizilagunek goxo esnatzeko aukera izango dute txistularien doinuekin.
Zortzikoak izango dira txistularien kalebueltaren doinu. Hala, Gorozarri (Eduardo Gorsarri Maiztegi-Jose Ignazio Ansorena Miner) eta Ume eder bat (Joxe mari Iparragirre) piezak joko dituzte.