[Bideoa] Gau Beltzak haren tamainako musika eta bideoklipa dauzka
Urteko gaurik beldurgarrienak soinu banda dauka: Basskek konposatu du eta Onintza Etxebesteren irudiak jaso dituzte.
Dozena erdi urte badira Abaraxka udal ludotekak Gau Beltza berreskuratu zuela. Orain soinu banda jarri diote urteroko zita horri.
Basskek konposatu du pieza. Urtzi Olaziregiren proiektu artistikoa da Bassk. Bideoklipa ere egin dute, Onintza Etxebesteren irudiekin. Muntaketaren ardura, berriz, Goren Alkizak egin du. Abaraxka ludotekak berak ere lagundu du egitasmo horretan.