Lander Garrok irabazi du Agustin Zubikarai lehiaketa, 'Faith' proiektuarekin

Garroren proiektua, aurkeztutako beste 29 lanen artetik aukeratu dute eleberri bihurtzeko. Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute lehiaketa.

lander garro

Bere proiektuak Faith izena badu ere ez da fede kontua jaso duen saria; lanaren emaitza eta  bere idazkera sinisgarri, fresko, eta erritmikoarena da lorpena. Lander Garro errenteriarrak Agustin Zubikarai lehiaketa irabazi du, eta horrenbestez eleberri proiektua gauzatzeko beka, eta emaitza, Elkar argitaletxeak publikatzea da saria.

Xabi Ugarte da protagonista, Garroren alter egoa; fedeaz baino, konfiantzaz ari dela Faith proiektua uler daiteke, beraz. Ugarte Bartzelonara joan da argazkilaritza ikasi eta poliziaren jazarpenetik ihesi.

Garroren proiektua, aurkeztutako beste 29 lanen artetik aukeratu dute eleberri bihurtzeko. Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute lehiaketa.

Ez da errenteriarrak azken orduetan jas duen sari bakarra. Joan den astean bertan, Etxepare Itzulpen saria jaso zuen Eider Rodriguezekin batera azken horren Bihotz Handiegia liburuaren gaztelerarako itzulpenarengatik. Bete-betean dabil gainera, intsumisioaren gainean egin duen bere lehen film luzearen aurkezpenean; arrakasta itzela izan du Bi urte, lau hilabete eta egun bat filmak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.