Presoen auziari irtenbidea eskatu dute, mosaiko batekin
Oiartzungo Sarek deituta, mosaikoa egin zuten larunbatean, Done Eztebe plazan. Joanes Larretxea presoa etxeratzea eskatu zuten.
Oiartzungo Sarek deituta, hamarnaka herritar mobilizatu ziren larunbat arratsaldean Done Eztebe plazan. Mosaiko bat osatu zuten, Resolution hitzarekin. Presoen auziari irtenbidea eskatu zuten modu horretan. Ez zuten Joanes Larretxea ahaztu. Herriko presoaren euskal herriratzea aldarrikatu zuten ekitaldi horretan.
Berez, Donostian mobilizazio jendetsua egitekoak ziren, baina osasun egoera larriak bertan behera utzi zuen. Horren ordez, 600 lagunera mugatutako ekitaldia egin zuten, antzeko formatuarekin.
Bakoitzak bere leku eta esparrutik, segi SAREa elikatzen, #Oiartzun! Altxa, zutitu gaitezen, konplexurik gabe, konponbidearen alde!#izanbidea #Resolution #etxera pic.twitter.com/xuBAi3XNwN
— sareoiartzun (@sareoiartzun) October 25, 2020