Koronabirus positiboen igoera handia atzo Errenteria-Oreretan, 33 kasu gehiago
Oarsoaldean atzo atzeman ziren 45 positiboetatik gehienak Errenteria-Oreretakoak dira. Herrietako 100.000 biztanleko tasak, apal, baina gorantz.
Atzo, Oarsoaldean, COVID-19agatik infektatuen 45 kasu gehiago atzeman ziren. Horietatik gehienak, nabarmen, Errenteria-Oreretakoak: 33. Pasaian, Oiartzunen eta Lezon launa kasu berri jaso ziren.
Datu horiengatik 100.000 biztanleko tasan hazkunde nabarmena izan du Errenteria-Oreretak: igandean 555,54koa zen tasa hori, eta atzoko datuekin 627,79ra igo da. Beste herrietan tasan igoerak bai, baina apalak.
Jarraian, herriz herri, azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko tasak atzo (parentesi artean igandeko datua):
- Lezo: 1.065,22 (igandean 1.048,84).
- Pasaia: 664,23 (igandean 646,28).
- Oiartzun: 627,96 (igandean 598,98).
- Errenteria-Orereta: 627,79 (igandean 555,54).
- Gipuzkoako batezbestekoa: 765,76 (igandean 739,41)
Osasun Sailak datu horiek eta beste asko bilduta dituen txostena zabaldu du gaur. Horren berri izateko, klik egin beheko estekan.