'Mikel Larson' liburua argitaratu dio Erein argitaletxeak. Dantzari baten kontuak islatu ditu haur eta gazteentzako liburuan.
Pasaiako EH Bilduk hirigintza zinegotziari leporatu dio pasealekua zabaltzeko lanak hilabete honetan hasiko zirela iragarri izana, horiek abendua baino lehen hasiko ez direnean.
Atzo Jaurlaritzak emandako aginduen harira, hainbat zalantza txiki izan ditzakete herritarrek. Hemen, horietako batzuei erantzuna.
Eusko Jaurlaritzak ezarri dituen neurri berriak direla eta, heldu zein haurrentzat antolatuta zeuden ikastaroak berriro jarriko dituzte martxan.
Osasun neurriei dagokienean, azaroaren 1ean egin beharrean, aurretik edo ondoren egiteko bisitak hilerrira eskatu die herritarrei udalak.
Errenteriaren 700 urteurrenaren harira, Errenteriako Udalarekin elkarlanean elkarrizketa sorta egiten ari da HITZA. Honakoa, LGTBI+ Mahaiko Andoni Etxeberria, Naroa Zabala eta Mikel Martini egindako elkarrizketa da, galderaz galdera hamar egunez HITZA-k zabalduko duena, osorik. LGTBI+ kolektiboaren errealitateaz, LGTBIfobiaz, sustatu beharreko politikez, eta parekidetasunaz mintzo dira, besteak beste.
Oarsoaldean atzo atzeman ziren 45 positiboetatik gehienak Errenteria-Oreretakoak dira. Herrietako 100.000 biztanleko tasak, apal, baina gorantz.
Ostegun goizean herriko konposta guneak bisitatuko dituzte teknikariek. Lanean ari diren momentuan, herritarrei ez hurbiltzeko eskatu diete.
Errenteriako Ijito Kulturaren Astearen barruan antolatzen dute txapelketa urtero; aurtengoa, hamargarren ekitaldia izan da.