Jimenezek eta Ruizek irabazi dute Montxo Jimenez Memoriala

Errenteriako Ijito Kulturaren Astearen barruan antolatzen dute txapelketa urtero; aurtengoa, hamargarren ekitaldia izan da.

Montxo Jimenez Oroitaldiko finalean aritu ziren pilotariak. Argazkia: EPLE

Pasa den astean jokatu zuten Montxo Jimenez oroitaldia Agustina Otaola pilotalekuan, eta Jimenezek eta Ruizek osatutako bikotea izan da irabazlea. EPLEko  Mitxelena eta Laboa izan zituen arerio bikoteak, eta amaiera arte borrokatutako partida izan zen, 22-21 irabazi baitzuten. Partida luzea, oso piloteatua eta borrokatua ostiraleko finala.

Lehiaketa ofizialari dagokionean, berriz,  larruzko paletako finalaurrekoan, bikain aritu ziren Errenteriako pilotariak. Eyheramendik eta Yorelek 21-35 irabazi zuten Sanchezen eta Letamendiaren (oiangu) kontra Olaberian jokatutako partidan, eta  finalerako txartela eta lehen mailara igotzea lortu dute datorren denboraldiari begira. Hirugarren Mailan ari diren Estefano eta Abelek, berriz, 32-35 galdu zuten Tolosaren aurka.

Ligaxkako fasean, bestale,  eskuz binakako  garaipenak nabarmendu behar dira. Lehen mailan, 22-4 utzi zuten markagailua Urmeneta eta Arangurenek, Loidi eta Sanchezen aurka;  bigarren mailan ere garaiena: Aeanburu eta Odriozolak 22-5 irabazi zituzten Mundarroko pilotariak. Taberna eta Mitxelenarentzat ere garaipena gomazko paletan hirugarren mailan: 22-6 utzi zuten markagailua. Arregi eta Urreagak ere garaipena lortu zuten, 25-9 Tolosaren aurka.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.